[Zope] Eskerrik asko zalantzak argitzeagatik

Igor Leturia IGOR@emun.com
Thu, 14 Mar 2002 17:43:36 +0100


  Ieup!
=20
  Hasteko, eskerrik asko zuen laguntzagatik. Agindutakoa zorra denez,
Ana, Itziar, Irune, Mertxe eta Elenari pote bana zor dizuet. Bestalde,
pozten nau ikusteak posta-zerrendak zerbaitetarako balio duela eta
sortzen hartutako lanak ez direla alferrikakoak izan. Baina oraingoz
badirudi niretzat bakarrik dela probetxugarria, besteok ez duzue
zalantzarik ala? Edo desastre hutsa den bakarra al naiz? Tira, ez ezazue
pentsa posta-zerrenda nire onurarako soilik egin dudala, zuek ere
zalantzarik baduzue bota eta ni saiatuko laguntzen, benetan!
=20
  Bukatzeko, egun baten pasiloan batzuei klaseko afaria egitearen
inguruan komentario batzuk entzun nizkizuen. Martxan al dago hori? Ideia
ona baita, eta martxan ez badago, jarri beharko genuke, ez?
=20
                                    Igor